Minbiziaren aurkako elkartearen postua izango da egunotan herrian

Julene Frantzesena 2022ko uzt. 11a, 11:51
AECCk postua jarri du plazan.

Uda osasungarriaren enigma kanpaina tarteko, gaur, bihar eta etzi jarriko du elkarteak postua plazan. Gaur udaleku irekietako umeek hainbat jolas egin dituzte han.

Gipuzkoako AECCko kideak Azpeitian dira egunotan, Uda osasungarriaren enigma kanpaina tarteko. Plazan jarri dute horiek postua, eta gaur udaleku irekietako haurrak aritu dira han jolasean. Bihar goizean azoka izango dela eta, Matxinada plazan jarriko du elkarteak postua, eta etzi, asteazkena, berriz ere plazan.