Egurra eta buztina lantzen ikasi dute hainbat gaztetxok Ekoetxean

Maialen Etxaniz 2022ko uzt. 10a, 13:24

Atzo Taila egurrean tailerra eskaini zuten, eta bertaratutakoek egurra eskuz nola landu ikasi zuten. Gaur goizean, aldiz, Buztinarekin sortzen tailerra eskaini dute Ekoetxean, eta gaztetxo ugari bertaratu da ikastarora. Gainera, sortutako figuratxoak etxera eramateko aukera izan dute. 

Egurrezko tailuak egiteko ikastaroa eta buztina lantzeko ikastaroa eskaini dituzte asteburuan Ekoetxean. Atzo, larunbatez, Taila egurrean tailerra eskaini zuten, eta jende ugari bertaratu zen eskuz egurra nola landu ikastera. Gaur, igandea, eskaini dute bigarren ikastaroa, Buztinarekin sortzen tailerra, hain zuzen. Bertan, buztina nola landu ikasi dute bertaratutakoek, eta askotariko figuratxoak eta ontziak sortu dituzte. 

(Argazkiak: Ekoetxea)