Xoxotera iritsi, eta agindutakoa bete du Iker Ezamak

Julene Frantzesena 2022ko uzt. 9a, 10:00

Goizaldeko 03:00ak aldean iritsi zen errezildarra Xoxotera, eta han zituen zain lagunak nahiz soinua. Aterpetxearen aurrean pare bat pieza jota ekin dio berriz ere lasterketari.

Iker Ezamak ez du hutsik egin aurten ere. Ehunmilaken atera eta Xoxotera iristen baldin bazen, soinuarekin piezaren bat joko zuela esana zuen, eta halaxe bete du emandako hitza; goizaldeko 03:00ak aldean iritsi da Azpeitiko bizilaguna Xoxoteko aterpetxera, eta han zituen zain hainbat lagun eta soinua. Bi pieza eskaini ditu Ezamak –2017an ere egin zuen–, eta berriro ekin dio lasterketari.

Honako lotura honetan irakur daiteke Uztarriak, Ehunmilaken atarian, errezildarrari egindako elkarrizketa.