Alde Zaharrean negozioren bat zabaltzen dutenek alokairurako udal dirulaguntza jaso ahal izango dute

Julene Frantzesena 2022ko uzt. 7a, 11:58
Erdikaleko lokal huts bat.

Negozio bakoitzaren sustatzaileak bost urtez jaso ahal izango du laguntza, eta udalak alokairu gastuaren %50 lagunduko du diruz (BEZ gabe); aurreneko bi urteetan, 3.000 eurora arte eskuratu ahal izango ditu eskatzaile bakoitzak; eta hurrengo hiru urteetan, berriz, gehienez 1.500 euro.

Sustapen Ekonomikorako laguntzen barruan, Alde Zaharrean eta inguruan jarduera ekonomikoren bat martxan jartzen dutenek lokalaren alokairurako dirulaguntza eskuratzeko aukera izango dute. Negozio bakoitzaren sustatzaileak bost urtez jaso ahal izango du laguntza, eta udalak alokairu gastuaren %50 lagunduko du diruz (BEZ gabe); aurreneko bi urteetan, 3.000 eurora arte eskuratu ahal izango ditu eskatzaile bakoitzak; eta hurrengo hiru urteetan, berriz, gehienez 1.500 euro.

Zerbitzuen sektoreko eta lehen sektoreko jarduerak bultzatzea, lehiakortasuna hobetzea eta sektoreok biziberritzea dira udalaren laguntza horien helburuak. Gainera, Alde Zaharra biziago eta erakargarriago izateko ahalegina ere aipatu du erakundeak.