Jai giroan ospatu dute San Fermin festen hasiera San Martin egoitzan

Maialen Etxaniz 2022ko uzt. 6a, 17:47

Egoitzako langile eta egoiliarrek elkarrekin ikusi eta ospatu dute San Fermin festen hasiera, urteroko ohiturari jarraituz.

Ohiturari jarraituz, San Fermin bezperako txupinazoa elkarrekin ikusi eta ospatu dute Azpeitiko San Martin egoitzako langile eta egoiliarrek. Guztiek jai giroan igaro dute goiza, zapi gorriak lepoan jarrita. 12:00etan Iruñeko txupinazoa ikusi dute zuzenean telebistan, eta ondoren mokadutxoa egiteko tartea hartu dute, urteroko ohiturei uko egin gabe. 

(Argazkiak: San Martin egoitza)