Aterpean, baina betiko zirrararekin ospatu dute San Fermin Txiki eguna herriko haurrek

Maialen Etxaniz eta Urtzi Oteiza 2022ko uzt. 6a, 15:27

Euria tarteko, ezin izan dute ohiko entzierroa Alde Zaharreko kaleetan barrena egin, baina Izarraitz pilotalekuan elkartu dira pregoia irakurri eta entzierro txikia egiteko.

Eguraldiak lagundu ez duen arren, Azpeitiko udalekuetako haurrek San Fermin Txiki eguna ospatu dute gaur eguerdian. Euria tarteko, ezin izan dute ohiko entzierroa Alde Zaharreko kaleetan barrena egin, baina Izarraitz pilotalekuan elkartu dira pregoia irakurri eta entzierro txikia egiteko.

Pregoia irakurri ostean atera dira beltzez jantzitako zezenak frontoira, eta haien aurrean lasterka ibili dira Azpeitiko gaztetxoak. Ez diote festari uko egin, eta gaurko jaia borobiltzeko frontoian elkartutako haur eta hezitzaile guztiek hainbat abesti dantzatu dituzte elkarrekin.