Egurra eta buztina lantzeko tailerrak egingo dituzte asteburuan, Ekoetxean

Kris Fernandez 2022ko uzt. 5a, 09:14

Larunbateko eta igandeko saioak 11:00etatik 13:00etara izango dira, Ekoetxean bertan, eta guztiz doakoak izango dira.

Bi tailer berri prestatu ditu Ekoetxeak asteburu honetarako. Taila egurrean tailerra egingo dute larunbatean, eta Buztinarekin sortzen tailerra, berriz, igandean izango da.  Taila egurrean tailerraz 8 urtetik gorako umeei zuzenduta dago, eta parte hartzen dutenek egurrezko giltzatakoak egiten ikasiko dute. Interesatuek uztailaren 7, osteguna, baino lehen eman beharko dute izena, 943-81 24 48 telefonora deituta.

Igandean, berriz, Buztinarekin sortzen tailerra egingo dute, eta familiek parte hartu ahal izango dute. Tailer horretan parte hartzen dutenek buztinezko ontziak sortuko dituzte. Parte hartu nahi dutenek uztailaren 8, ostirala, baino lehen eman beharko dute izena, 943-81 24 48 telefonora deituta.

Bi saioak 11.00etatik 13:00etara izango dira, Ekoetxean bertan, eta doakoak izango dira.