Urteko batzar nagusia Azoka Plazan egin du Biolurrek

Julene Frantzesena 2022ko uzt. 3a, 09:52
Batzarrean parte hartu zuten kideak Azoka Plazan.

50 bat lagun elkartu ziren atzoko bilkuran. Urteko gorabeherez gain, elkarteak martxan dituen proiektuez nahiz eskuen artean dituenez aritu ziren solasean. Batzarra bukatzean, mokaduaz nahiz musika emanaldiez gozatu ahal izan zuten hara joandakoek.

Biolur elkarteak Azpeitian egin zuen atzo urteko batzar nagusia. 50 bat lagun elkartu ziren "ekoizleen eta herritarren topagunea" den Azoka Plazan, eta haiek urteko gorabeherez gain, elkarteak martxan dituen proiektuez nahiz eskuen artean dituenez aritu ziren solasean. Batzarra bukatzean mokaduaz gozatu ahal izan zuten hara joandakoez, baita musikaz ere; izan ere, Autore Erotuak eta Habana 3 taldeak eskaini zituzten emanaldiak.