Hainbat herritarrek marrazteko abilezia erakutsi dute gaur Ekoetxeko marrazki lehiaketan

Anartz Izagirre 2022ko uzt. 2a, 17:57

Eguraldi bikaina lagun, marrazki lehiaketa egin dute goizean Ekoetxearen kanpoan, Xaguxatar parkean. Hainbat herritarrek parte hartu dute bertan, eta horietako batzuek sariak ere eskuratu dituzte.

2022ko udako familia ekintzen barruan, marrazki lehiaketa izan da gaur, larunbata, Ekoetxean. Eguraldi bikaina aprobetxatuta, Xaguxatar parkean artelanak margotzen ibili dira hainbat ume eta gaztetxo, eta askotariko lanak ikusi ahal izan dira amaieran. Gainera, partaideetako batzuk sariarekin itzuli dira etxera.

(Argazkiak: Azpeitiko Ekoetxea)