Baditu zenbaki sarituak Elizkaleko Korputz jaietako zozketak

Maialen Etxaniz 2022ko uzt. 1a, 16:26
2022ko Elizkaleko Korputz festetako irudia. (Mailo Oiarzabal)

Lau sari zozkatu dituzte aurtengo festetan, eta, oraingoz, aurreneko sariaren irabazlea soilik agertu da. 

Joan zen asteburuan ospatu zituzten Korputz jaiak Elizkalean, eta urteroko ohiturari jarraituta zozketa egin zuten festen bueltan. Dagoeneko jakinarazi dituzte zozketaren zenbaki sarituak. Guztira, lau sari banatu dituzte aurten. 

Aurreneko zenbaki saritua 876 da, eta haren jabeak Zestoako bainuetxean bi lagunentzako zirkuitua, masaia eta bazkaria irabazi ditu. Elizkaleko festen antolatzaileek jakinarazi dutenez, dagoeneko jaso du saria 876 zenbakidun txartela zuen herritarrak. Bigarren zenbaki saritua 153 da, eta haren jabeak Amenabar dendan erabiltzeko 100 euroko bonoa jasoko du. Ordezko zenbakia 362 da. Hirugarren saria (Xaxarki estetika zentroan erabiltzeko 100 euroko bonoa) 629 zenbakia duenak eskuratuko du. Ordezkoa 250 zenbakia da. Laugarren eta azken saria, Diart arte eskolan erabiltzeko 100 euroko bonoa, 596 zenbakidun txartela duen herritarrak eramango du. Hura ez agertzekotan, 1.743 zenbakia da ordezkoa.