XXII. Pourrak 271 apustu ditu, inoiz baino gehiago

Uztarria.eus 2022ko uzt. 1a, 16:14

Irabazleak 1.626 euro irabaziko ditu, bigarrenak 1.084 euro eta hirugarrenak 542 euro. Horiez gain, 4., 5., 13., 25., 39., 50., 69., 105., 122., 133., 144., 180., 205., 240., 252. eta 271. postuetan bukatzen dutenek ere saria izango dute aurten.

Hogeita bigarren aldiz antolatu du Uztarria Komunikazio Taldeak Pourra, eta inoiz baino apustu gehiago izango ditu aurtengo jokoak: 271. Gaur, uztailaren 1ean, hasi da 2022ko Frantziako Tourra, eta uztailaren 24an bukatuko da –orduan amaituko da Pourra ere–.

Informazio gehiago

Banatuko diren sariak, sailkapenak eta abar jarraitzeko, gogoratu, Pourra'22ren helbidea: https://uztarria.eus/pourra/2022.

Sari banaketa, San Inazio bezperan

Azken bi urteetan ez bezala, aurten egingo dira San Inazio festak, eta Uztarriak ere jarriko du tonbola festetan.

Horrela, Pourraren sari banaketa ere lehengora itzuliko da: uztailaren 30ean, San Inazio bezperan, 20:00etan banatuko ditu Uztarriak Pourraren sariak, festetako tonbolan.

Sariak

2022ko Pourraren irabazleak 1.626 euro irabaziko ditu, bigarrenak 1.084 euro eta hirugarrenak 542 euro. Horiez gain, 4., 5., 13., 25., 39., 50., 69., 105., 122., 133., 144., 180., 205., 240., 252. eta 271. postuetan bukatzen dutenek ere saria izango dute aurten.

Hau da aurtengo sarien zerrenda:

  • 1.goak: 1.626 euro.
  • 2.goak: 1.084 euro.
  • 3.goak: 542 euro.
  • 4.goak: Bi lagunentzako afaria Sanagustin kulturgunean.
  • 5.goak: Bi lagunentzako afaria Bixker erretegian.
  • 13.goak: Bi lagunentzako afaria Sanagustin kulturgunean.
  • 25.goak: Bi lagunentzako afaria Korrale tabernan.
  • 39.goak: Bi lagunentzako afaria Jim Clark tabernan.
  • 50.goak: Bi lagunentzako afaria Etxe-Zuri.
  • 69.goak: Elustondo Banaketaken ardo sorta bat.
  • 105.goak: Erreka Bike-n oparia.
  • 122.goak: Zuar kafetegian bi lagunentzako gosaria.
  • 133.goak: Igerilekurako bonu bat.
  • 144.goak: Elustondo Banaketaken ardo sorta bat.
  • 180.goak: Aitzaki Kirolaken oparia.
  • 205.goak: Zuar kafetegian bi lagunentzako gosaria.
  • 240.goak: Igerilekurako bonu bat.
  • 252.goak: Ziklos Beniren oparia.
  • 271.goak: Tiobiboetarako txartelak.