Ikasle Eguna egin dute IAko kideek, ikasturteari bukaera emateko

Maialen Etxaniz 2022ko eka. 30a, 17:31

Azpeitiko Ikasle Abertzaleak antolakundeak Ikasle Eguna egin du gaur. Goizetik arratsaldera bitartean, formakuntza saioa, mural margoketa eta bazkaria egin dituzte, formakuntzan sakontzeko eta harremanak sendotzeko helburuarekin. 

Ikasturteari amaiera emateko, Ikasle Eguna egin dute gaur Azpeitiko Ikasle Abertzaleak (IA) antolakundeko kideek. "Formakuntza politikoan eta harremanetan sakontzeko" asmoz antolatu dute gaurko egitaraua, eta formakuntza saioa, mural margoketa eta bazkaria egin dituzte goizetik arratsaldera bitartean Azpeitiko Gaztetxean.

Eguna hasteko, Antolatzearen beharraz izeneko formakuntza saioa egin dute. Jarraian, murala margotu dute eta eguerdian, 13:30 aldera, bazkaria egin dute Gaztetxean bertan. Eguna borobiltzeko kantuan aritu dira gitarraz lagunduta. 

(Argazkiak: Urola Erdiko Ikasle Abertzaleak)