Azpeitiko Garmendipe zelaian jokatuko dituzte Donosti Cup futbol txapelketako partidak

Andoni Elduaien 2022ko uzt. 1a, 11:00
Lagun Onak taldeko jokalari bat, azkeneko Donosti Cup txapelketako partida batean. (Donosti Cup)

Datorren astelehenetik ostegunera bitartean jokatuko dituzte futbol partidak Azpeitiko Garmendipe futbol zelaian. Euskal Herriko, Kataluniako, Espainiako, Frantziako eta AEBko taldeak arituko dira Azpeitian.

Donosti Cup futbol txapelketa Azpeitira iritsiko da astelehenean. Uztailaren 7ra, osteguna, bitartean hainbat partida jokatuko dituzte Azpeitiko Garmendipe futbol zelaian. Egun guztian zehar jokatuko dituzte, gainera, futbol partidak. 10:00etan hasi eta iluntzeko 20:00etara bitartean, gutxienez zazpi partida jokatuko dituzte egun horietan guztietan herriko futbol zelai artifizialean.

Hogei herrialdetako 720 talde bilduko ditu Donosti Cup futbol txapelketak, eta horietako batzuk izango dira Azpeitian. Hain zuzen, Euskal Herriko, Kataluniako, Espainiako, Frantziako, Italiako eta AEBtako taldeek jokatuko dituzte norgehiagokak Garmendipen.

Honako lotura honetan ikus daiteke osorik partida guztien zerrenda.