Eskualdatzeagatik, pare bat astez itxita izango dira Baigera Ieko taberna eta jatetxea

Julene Frantzesena 2022ko eka. 29a, 12:03
Baigera Ien barrualdea. (Azpeitiko Udala)

Eskualdatzea gauzatzerako lokalean hainbat egokitze eta berritze lan egingo ditu udalak. Baigera Ieko taberna eta jatetxea uztailaren erdirako zabaltzea aurreikusten du erakundeak.

Gaurtik aurrera, hamabost bat egunez itxita izango dira Baigera Ieko taberna eta jatetxea. Orain arteko kudeatzaileak utzi egin du jarduna, eta eskualdatzea –lehiaketa publikoa duela hilabete batzuk jarri zuen martxan udalak– egin aurretik hainbat egokitze eta berritze lan egingo ditu Azpeitiko Udalak lokal horretan. Uztailaren erdira arte izango dira itxita taberna eta jatetxea, udalaren aurreikuspenen arabera. Horregatik, erabiltzaileei barkamena eskatu die erakundeak.