25. urteurrena dela eta, Gipuzkoako Futbol Federazioaren oroigarria jaso du Ikasberri kirol elkarteak

Julene Frantzesena 2022ko eka. 28a, 12:30
Ibai Aldalur oroigarriarekin, Manu Diaz federazioko presidentea eta IƱigo Arregi federazioko kidea alde banatan dituela. (Gipuzkoako Futbol Federazioa)

Gipuzkoako Futbol Federazioak atzo Zumarragan egin zuen urteko batzarra, eta urtemugaren bat ospatzen ari diren taldeek oroigarri bana jaso zuten. Ikasberriren oroigarria Ibai Aldalur presidenteak eskuratu zuen.

Gipuzkoako Futbol Federazioak urteko batzarra egin zuen atzo Zumarragan, eta aurten urtemugaren bat bete duten taldeek aitortza jaso zuten; tartean, Azpeitiko Ikasberri kirol elkarteak, 25 urte betetzen dituelako. Ibai Aldalur elkarteko lehendariak jaso zuen oroigarria federazioko kideen eskutik. Ikasberriko kideek, berriz, taldearen kamiseta bat eman zioten Manu Diaz federazioko presidenteari.