Charles Chaplin tabernak 40. urtemuga ospatuko du zapatuan

Anartz Izagirre 2022ko eka. 27a, 15:20
Charles Chaplin tabernako irudi bat. (Utzitakoa)

Egun osoko egitaraua osatu dute antolatzaileek, eta besteak beste, kontzertuak, bazkaria zein magia ikuskizuna izango dira. Otordurako izen-ematea epea ostegun honetan, hilak 30, amaituko da.

Azpeitiko Charles Chaplin tabernak 40. urtemugako jaialdi berezia egingo du zapatuan, uztailak 2, egun osoan zehar. Hainbat ekitaldi izango dira 13:00etatik hasita iluntzera bitartean, eta besteak beste, musika, magia, bazkaria eta jan-edanerako parada izango dira herritarren gozamenerako. Alde batetik, Euskal Herriko garagardo artisauekin parrillada egingo dute, eta bazkari horretan izena emateko azken eguna ostegun honetan, ekainak 30, izango da; kopuru mugatua izango da otorduan.

13:o0etan hasiko dira musika emanaldiak, eta trikiti doinuak izango dira agertokian; hain zuzen ere, Eva & Miren Trikifesta izango da. Horren ostean izango da Chaplin bazkaria, eta bazkalostean Iago Magoren magia ikuskizunak girotuko du festa. Arratsaldean, berriz, musika izango da berriro protagonista Charles Chaplin tabernan, lau kontzertu izango baitira: Mauro & Horazio, Soma Cult, Izei eta Txatar taldeak.

Hona hemen egitaraua, osorik:

Uztailak 2, zapatua

  • 13:00. Eva & Miren Trikifesta.
  • 14:30. Chaplin bazkaria.
  • 16:00. Iago Mago.
  • 17:30. Mauro & Horazio.
  • 18:30. Soma Cult.
  • 19:30. Izei.
  • 20:30. Txatar.