Zozketa

Banatu du Uztarriak Kontxi arraindegiak emandako itsaskiz betetako saskia

Uztarria.eus 2022ko eka. 27a, 10:30

Ane Alberdi Aramendik jaso du gaur, astelehena, Kontxi arraindegiak emandako itsaskiz betetako saskia.

Uztarriak itsaskiz betetako otarrea zozkatu du bazkideen artean, Azpeitiak larunbatean jokatutako Gipuzkoako Herriarteko Txapelketaren finalaren harira; izan ere, inork ez zuen asmatu emaitza zuzena. Asko izan ziren lehiaketan parte hartu zuten bazkideak, eta Ane Alberdi Aramendi izan da Kontxi arraindegiak emandako otarrea irabazi duen bazkidea. Irabazleak gaur jaso du saria; argazkian, Alberdi sariarekin eta Kontxi arraindegiko Pili Epelderekin.