Ander Altuna Azpeitiko Jiu Jitsu taldeko kideak irabazi du Espainiako MMA txapelketa

Ihintza Elustondo 2022ko eka. 26a, 16:27
Lamine Diasse eta Ander Altuna finalistak.

Kataluniako Lamine Diasse borrokalariaren kontra jokatu du Altunak finala, 120 kiloko modalitatean. Diasseri aurre hartuta, Altunak eskuratu du Espainiako txapela.  

Ander Altuna Azpeitiko Jiu Jitsu taldeko kideak irabazi du Espainiako MMA txapelketa. Altunak atzo, larunbata, jokatu zuen finala, Madrilen, Kataluniako Lamine Diasse borrokalariaren kontra. 120 kiloko modalitatean lehiatu zen legazpiarra, eta Diasseri aurre hartuta, hark eskuratu zuen Espainiako txapela.