Urrestillako sanjoanak 2022

Festa giroan murgilduta jarraitzen dute Urrestillan, San Joan Txiki egunez

Ihintza Elustondo 2022ko eka. 25a, 17:46

San Joan Txiki eguna dute gaur Urrestillan, eta besteak beste, sagardo dastaketa eta haurrentzako puzgarriak izan dira gaurkoan han. Bihar izango dute festetako azken eguna.

San Joan festetan murgilduta daude urrestildarrak egunotan, eta gaur eguraldi petrala dagoen arren, ez da jai girorik falta han. Eguerdi partean, sagardo dastaketa eta bazkaria egin dituzte zimitorioan, eta arratsaldean, puzgarriez gozatzeko aukera izan dute haurrek eta gaztetxoek. Iluntze partean, trikipoteoa eta mokadua izango dituzte, eta gauean, berriz, 22:15ean hasita, kontzertuak izango dira: Displasy, Zopilotes Txirriaos eta Erroka taldeak ariko dira zuzenean.

Bihar izango dute festetako azken eguna Urrestillan. Honako hau da biharko egitaraua:

Ekainak 26, San Joan hirugarrena

17:00. Umeentzako jolasak.

18:30. Patata tortilla lehiaketa.

19:00. Areto dantzak, AGL eskolakoen eskutik.

20:30. Afari merienda.

Ondoren, zuhaitzaren entierroa.

Atzoko gazteen afarian eta gaurko sagardo dastaketan nahiz puzgarrietan hartutako irudiak dira honako hauek.