Malen Etxekoek LHE Erregularizazioa kanpainaren aldeko sinadurak bildu dituzte

Ihintza Elustondo 2022ko eka. 25a, 07:55

Etorkinen erregularizazioaren alde sinadurak bildu dituzte Malen Etxeko kideek  plazan. Ondoren, La Maleta Loca deituriko performance-a eskaini dute.

LHE Erregularizazioa kanpainaren barruan, etorkinen erregularizazioaren inguruko Legegintzako Herri Ekimenaren aldeko sinadurak biltzen izan ziren Malen Etxeko kideak atzo plazan. "Justizia sozialagatik", 600.000 pertsona eta 150.000 neska-mutil erregularizatzearen alde bildu zituzten sinadurak, aldarri horren aldeko ohiuen artean Bestalde, Malen Etxeko kideek erregularizazioaren aldeko La Maleta Loca deituriko performance-a eskaini zuten.