Hasi dira Korputz festak ospatzen Elizkalean

Mailo Oiarzabal 2022ko eka. 23a, 18:56

Juan Antxieta musika eskolako txistularien kalejirarekin ekin diete jaiei, 18:30ean. Bihar eta etzi ere festa giroko ekintzak izango dira Elizkalean.

Elizkaleko Korputz jaiak ere bueltan dira. Aurten sanjoanekin bat eginda ospatuko dituzte kaleko festak elizkaletarrek, eta gaur hasi dituzte ospakizunak, Juan Antxieta musika eskolako txistulariek 18:30ean egin duten kalejirarekin.

Bihar eta etzi ere festa giroko ekintzak izango dira Elizkalean. Hona hemen egitaraua:

Bihar, ostirala

18:00. Juan Antxieta musika eskolakoen kalejira.

19:30. Kantujirakoen kalejira.

Etzi, zapatua

13:00. Itsasi dantza taldekoen emanaldia.

19:30. Txistu-poteoa, Irantzu Gilekin.

20:00. Lagunarteko afaria, Mendizaleen tabernan.

22:30. Imuntzo eta Belokiren erromeria.

00:00. Festetako zozketa.