Azoka Plaza eta Sakona etxaldea ezagutu dituzte hainbat kolonbiarrek

Ihintza Elustondo 2022ko eka. 23a, 15:04

Urkomeren bidez, Kolonbiako hainbat herritarrek Azoka Plazako proiektua eta Elikagunea ezagutu dituzte. Mokadua dastatu ostean, Sakona etxaldea bisitatzen izan dira. 

Urkome Urola Kostako landa garapenerako elkarteak jakinarazi duenez, Kolonbiatik bisita jaso dute gaurkoan. Hain zuzen ere, herrialde horretako hainbat lagunek Azoka Plazako proiektua eta Elikagunea ezagutu dituzte. Ondoren, bertako eta garaiko produktuez osatutako mokadua dastatu dute, eta jarraian, Sakona etxalde ekologikoa bisitatzera joan dira.