Haurrek ilusioz hasi dituzte udaleku irekiak

Ihintza Elustondo 2022ko eka. 23a, 12:26

HH2tik LH6ra arteko haur eta gaztetxo ugarik parte hartuko dute Azpeitiko Udalak antolatutako udaleku irekietan, uztailaren 22ra bitartean. Gaur izan dute lehen saioa. 

Gaur hasi dituzte Azpeitiko Udalak antolatutako udaleku irekiak. HH2tik LH6ra arteko haur eta gaztetxo ugarik ilusioz ekin diote opor sasoiko abenturari, eta uztailaren 22ra bitartean, hainbat ekintzaz gozatu ahal izango dute. 10:00etatik 13:00etara bitartean egin dute gaurko saioa, eta lehen eguna izanda, elkar ezagutzeko baliatu dute abagunea. Betharrametan eta Soreasu inguruan hartutako irudiak dira honako hauek.