Ekintzaz betetako eguna, Izarraitz skate parkeari ongi etorri borobila emateko

Maialen Etxaniz - Urtzi Oteiza 2022ko eka. 22a, 20:27

Herritarrek harrera paregabea egin diote skate parke berriari, eta gaur bertan jendetza bertaratu da Izarraizko Atea parkeko gune berrira. Inaugurazio ofiziala egin duten arren, skatezaleek gune berriari ongi etorria emateko festa antolatu dute uztailaren 9rako, eta herritarrak bertaratzera animatu dituzte. Iñigo Garciak eta Mikel Odriozola zinegotziak jakinarazi dituzte kirol proiektuaren xehetasunak. 

Azpeitiko skatezaleek pozez eta ilusioz hartu dute skate parke berria. Atzo egin zuten inaugurazio ofiziala Azpeitiko Udaleko ordezkariek eta herriko hainbat skatezalek Izarraitz skate parkean. Izen hori jarri diote kirola egiteko gune berriari, eta herritarrek harrera bikaina egin diote; izan ere, gaur bertan jendetza bertaratu da gune berria ikustera nahiz kirolaz gozatzera. Inaugurazio ofiziala egin duten arren, skatezaleek gune berriari ongi etorria emateko festa antolatu dute uztailaren 9rako.

Izarraitz skate parkeak aukera ugari eskaintzen dituela uste dute zaleek nahiz udalak, eta gune berria Euskal Herrian erreferente izatea nahi dute. Zaleek azaldu dutenez, skataz gozatu nahi duen edonor bertara daiteke uztailaren 9ko festara, eta horretara animatu dituzte herritarrak. Aurreratu dutenez, aste honetan bertan plazaratuko dute kartela eta ekintzen ordutegi zehatza.

Iaz Sanjuandegiko skate parkearen egoeraren inguruko erreportajea egin zuen Erlo Telebistak. 

Erlazionatuak

Inauguratu dute skate parke berria

Andoni Elduaien 2022 eka 21 Azpeitia