Loiola Turismoak antolatutako udako bisita gidatua. Euskal artearen berezitasun bat, Loiola bailaran dago, arkitektura zibilean mudejar estiloko hainbat adibide daudelako. Azkoitia eta Azpeitia batzen dituen bideari jarraiki, mudejar itxurako eraikuntzak ikus daitezke, Loiolako dorretxea barne.