2022/06/26 10:00

Bisita

Bisita gidatua: 'Mudejar artearen ibilbidea: Azpeitia, Loiola, Azkoitia'

Bisita gidatua: 'Mudejar artearen ibilbidea: Azpeitia, Loiola, Azkoitia'
Azkoitia, Loiola eta Azpeitia, Azkoitia Azpeitia

Loiola Turismoak antolatutako udako bisita gidatua. Euskal artearen berezitasun bat, Loiola bailaran dago, arkitektura zibilean mudejar estiloko hainbat adibide daudelako. Azkoitia eta Azpeitia batzen dituen bideari jarraiki, mudejar itxurako eraikuntzak ikus daitezke, Loiolako dorretxea barne.

  • Irteera: Azkoitiko Andre Mariaren Jasokundeko parrokiaren kanpoaldean, 10:00etan.
  • Iraupena: 3 ordu. Hiriko ibilbidea eta ibilbide naturala atsedenarekin.

Uztarriak hainbat berrikuntza egin ditu bai webgunean, bai aldizkarian, eta zuen sostengu ekonomikoa behar du aurrera egiteko. Euskaraz, kazetaritza egiten segituko dugu, zuzentasunez eta zehaztasunez, eta zuek bide horretan lagun izatea nahi dugu. Elkarren beharra dugu!


Izan zaitez Uztarriako bazkide