Gipuzkoako Herriarteko Txapelketa 2022

Itsaskiz betetako saskia zozkatuko du Uztarriak bazkideen artean

Uztarria.eus 2022ko eka. 24a, 10:35

Zenbat tanto egingo ditu Azpeitiak Herriarteko finalean? Galdera horri erantzun beharko diote bazkideek otarrearen zozketan parte hartzeko. Larunbateko 15:00etara arte izango dute horretarako aukera.

Gipuzkoako Herriarteko Txapelketaren finalera sailkatu da Azpeitia. Larunbatean jokatuko dute finala, Oiartzunen aurka, Donostian, 16:30ean hasita. Giroa berotzen joateko, Uztarriak zozketa antolatu du bere bazkideentzat, eta horiek larunbateko 15:00etara arte izango dute zozketan parte hartzeko aukera.

Zenbat tanto egingo ditu Azpeitiak Herriarteko finalean? Galdera horri erantzun beharko diote bazkideek zozketan parte hartu ahal izateko, eta emaitza asmatzen duten bazkide guztien artean sari eder bat zozkatuko du Uztarriak: Kontxi arraindegiak emandako itsaskiz betetako saskia.