Urrestillako sanjoanak 2022

Urrestillako sanjoanetarako autobusak egongo dira ostegunean, ostiralean eta zapatuan

Mailo Oiarzabal 2022ko eka. 21a, 10:57
Arbola sartzen, 2019ko San Joan bezperan. (Mailo Oiarzabal)

Lurraldebusen Azpeitia eta Beizama arteko linearen ohiko zerbitzuez gain, aparteko zerbitzuak jarri dituzte bai Azpeititik Urrestillara joateko, bai Urrestillatik Azpeitira joateko. Anbulatorioko geltokitik irten eta hara itzuliko dira autobusak; Urrestillan, berriz, herri sarreran geldituko dira autobusak aurten ere.

Aurten ere Urrestillako jaietara joan-etorria egiteko autobusak jarriko dituzte. Lurraldebusen Azpeitia eta Beizama arteko linearen ohiko zerbitzuez gain, aparteko zerbitzuak jarri dituzte ekainaren 23rako, 24rako eta 25erako (osteguna, ostirala eta zapatua), bai Azpeititik Urrestillara joateko, bai Urrestillatik Azpeitira joateko. Anbulatorioko geltokitik irten eta hara itzuliko dira autobusak; Urrestillan, berriz, herri sarreran geldituko dira autobusak aurten ere.

Hau da etzitik igande goizaldera arte sanjoanak direla-eta erabilgarri egongo diren autobusen ordutegia:

Azpeititik Urrestillara:

  • Ekainaren 23a, osteguna: 19:15ean (Lurraldebus), 20:40an (Lurraldebus) eta 22:15ean.
  • Ekainaren 24a, ostirala: 19:15ean (Lurraldebus), 20:40an (Lurraldebus) eta 21:45ean.
  • Ekainaren 25a, zapatua: 12:30ean (Lurraldebus), 19:00etan, 20:40an (Lurraldebus) eta 21:45ean.

Urrestillatik Azpeitira:

  • Ekainaren 23a, osteguna: 01:30ean, 03:30ean eta 06:00etan.
  • Ekainaren 24a, ostirala: 01:30ean, 03:30ean eta 06:00etan.
  • Ekainaren 25a, zapatua: 01:30ean, 03:30ean eta 06:00etan.