Historiaurreko zeramika eta pintura tailerra izango da igandean Ekoetxean

Julene Frantzesena 2022ko eka. 21a, 08:39

6 eta 12 urte bitarteko gaztetxoei nahiz haien familiei zuzendutako tailerra 11:00etatik 13:00etara izango da. Dagoeneko eman daiteke saiorako izena, 943-81 24 48 telefono zenbakira deituta edo info.azpeitia@ekoetxea.eus helbide elektronikora mezua idatzita.

Historiaurreko zeramikak eta pintura lanak egiteko aukera izango da igandean Ekoetxean; izan ere, asteburu honetan 6 eta 12 urte arteko gaztetxoei eta haien familiei zuzendutako beste tailer bat izango da. Igandean izango da saioa, 11:00etatik 13:00etara bitartean, eta parte hartu nahi dutenek aurrez izena eman beharko dute 943-81 24 48 telefono zenbakira deituta edo info.azpeitia@ekoetxea.eus helbide elektronikora mezua idatzita.