Musika eta dantza artean piztuko dute San Joan sua plaza nagusian

Ihintza Elustondo 2022ko eka. 20a, 15:39
San Joan sua plazan, 2019an.

Juan Antxieta musika eskolako eta Luix Beltza dantza eskolako kideek girotuta, sua piztuko dute ostegunean plazan, 22:00etatik aurrera.

San Joan bezpera izango da ostegunean, ekainak 23, eta egun horretan ohikoa den moduan, sua piztuko dute Azpeitiko plazan. Juan Antxieta musika eskolako eta Luix Beltza dantza eskolako kideek girotuta egingo dute sua. 22:00etan hasiko da ikuskizuna.