Frontoi Txikia margotzeko lanekin hasi dira

Julene Frantzesena 2022ko eka. 20a, 13:20
Frontoi Txikia margotzeko lanak hasi dituzte.

Done Jakue kaleko pilotalekua margotu egingo dute, eta lanok bukatu artean ez da erabilgarri izango. Uda ostean Betharrametako frontoia margotuko duela azaldu du udalak.

Urrestillako Txikuri frontoiko lanak bukatuta, gaur hasi dira Frontoi Txikia margotzeko lanekin. Azpeitiko Udalak aurreko astean jakinarazi zuen txukuntzen hurrengoa Done Jakue kaleko pilotalekua izango zela, eta gaur bertan hasi dituzte lanak. Horrenbestez, margoketa lanak bukatu bitartean Frontoi Txikia ez da erabilgarri izango. Erakundeak adierazi duenez, uda ostean Betharrametako frontoia margotuko dute.