Dominak eta garaikurrak banatuta bukatu dituzte Saskibaloi Topaketak

400 gaztetxok parte hartu dute Iraurgi saskibaloi klubak antolatutako Saskibaloi Topaketan. Atzo, igandea, arratsaldean jokatu zituzten bi egunetan jokatu den txapelketako finalak kiroldegian. Parte hartzaileei dominak eta garaikurrak banatuta bukatu zuten aurtengo saskibaloiaren festa.

Larunbata eta igandea bitartean ehunka neska-mutilek parte hartu dute Iraurgi saskibaloi klubak antolatutako Saskibaloi Topaketan. Atzo, egun osoz,jokatu zituzten partidak Urola Ikastolako, Perdillegiko eta kiroldegiko kantxetan. Eguerdian, Sanagustin kulturgunean bazkaldu zuten elkarrekin. Eta arratsaldean, mailaz maila, finalak jokatu zituzten kiroldegian. Domina eta garaikur banaketarekin bukatu zuten aurtengo saskibaloi jokalari gaztetxoen festa.

Mailaz maila topaketetako txapelketen sailkapena honela gelditu dira:
- 2012. urteko mutilak:
1. Ordizia
2. Easo
3. Tabirako
4. ISB B

- 2012. urteko neskak:
1. Easo A
2. Ordizia
3. Easo B
4. ISB A

- 2011. urteko mutilak:
1. ISB A (Azpeitia)
2. ISB B (Azkoitia)
3. Ordizia
4. BKL Beasain

- 2011. urteko neskak:
1. La Salle Bilbo horia
2. La Salle Bilbo urdina
3. ISB A
4. Easo

Uztarriak hainbat berrikuntza egin ditu bai webgunean, bai aldizkarian, eta zuen sostengu ekonomikoa behar du aurrera egiteko. Euskaraz, kazetaritza egiten segituko dugu, zuzentasunez eta zehaztasunez, eta zuek bide horretan lagun izatea nahi dugu. Elkarren beharra dugu!


Izan zaitez Uztarriako bazkide