Sendabelar ikastaroa egin dute hainbat emakumek

Julene Frantzesena 2022ko eka. 20a, 09:12
Hainbat lagun Emakumeen Txokoan egindako saioan.

Emakumeen Txokoaren 10. urteurrenaren harira egin zuten tailerra, Aiora Urbietak gidatuta. Lehenengo alde teorikoa landu zuten, eta gero, landareak identifikatzen ikasi zuten. Ikastaroaren bukaeran ukenduak egin ahal izan zituzten.

Sendabelarrei buruzko ikastaroa eskaini zuen atzo, igandea, Aiora Urbietak Emakumeen Txokoan. Hainbat emakumek parte hartu zuten Emakumeen Txokoaren 10. urtemugaren harira antolatutako saioan. Lehenengo alde teorikoa landu zuten, eta ondoren, landareak identifikatzen ikasteko parada izan zuten parte hartzaileek. Sendabelarren propietateak ezagutzeko eta ukenduak egiteko aukera izan zuten ikastaroaren bukaeran.