Kokedamak egiten ikasi dute Ekoetxean

Mailo Oiarzabal 2022ko eka. 19a, 15:31

Dozena bat lagun elkartu dira gaur goizean landareak mantentzeko teknika japoniarrari eskainitako tailerrean.

Dozena bat lagunek parte hartu dute gau goizean Ekoetxean eman duten kokedama tailerrean.

Lorontzien antzeko funtzioa betetzen duten goroldio bolak dira kokedamak; horiek nola egin eta landareak horietan nola landatu ikasi dute, besteak beste, gaurko tailerrean parte hartu dutenek, eta bakoitza bere kokedamarekin itzuli da etxera.

(Argazkiak: Ekoetxea)