Giro bikainarekin ospatu dute lasaotarrek Espabilau Eguna

Julene Frantzesena 2022ko eka. 19a, 09:21

Goizean hasita, herri kirolak, euskal dantza ikastaroa eta jolasak egin zituzten auzotarrek. Bi urteko etenaldiaren osteko lehen Espabilau Eguna izan zen atzokoa.

Bi urteko etena igarota, giro bikainarekin ospatu dute Espabilau Eguna lasaotarrek. Jai giroko hainbat ekitaldi antoalatu zituzten auzotarrek atzorako, eta horiez gozatu ahal izan zuten haurrek nahiz helduek.

10:00etan hasita, herri kirolak egin zituzten frontoian; besteak beste, palaz, lokotx biltzen, zakuekin lasterka, trontzan nahiz sokatiran aritu ziren. Ondoren, euskal dantza ikastaroa egin zuten pilotalekuan bertan. Bi ekintza horietan Gizakia Helburu elkarteko kideek ere parte hartu zuten.

Arratsaldean, berriz, gaztetxoenek jolasez gozatu ahal izan zuten, eta egunari bukaera emateko, Lasaon zurekin bat! deituriko galdera-erantzunen jokoa egin zuten.