Urrestillako Txikuri frontoia, margotuta

Julene Frantzesena 2022ko eka. 16a, 10:51
Txikuri pilotalekua margotu berritan. (Azpeitiko Udala)

Lan horiek tarteko, itxita dago oraindik ere pilotalekua. Bihar zabalduko dute, profesionalen eskuzko pilota partidak izango direlako bertan. Epe motzean Frontoi Txikia margotuko du erakundeak, eta uda ostean, Betharrametakoa.

Azpeitiko Udala herriko pilotalekuak margotzen hasi da, eta itxuraldatzen lehena Urrestillako Txikuri frontoia izan da. Lan horiek tarteko, itxita dago oraindik ere pilotalekua, baina erakundeak adierazi duenez, datozen egunetan izango da berriro erabilgarri. Gainera, bihar, ostirala, profesionalen eskuzko pilota partidak izango dira, San Joan jaiak tarteko. Udalaren arabera, epe motzean Frontoi Txikia margotuko dute, eta uda ostean, berriz, Betharrametakoa.