Peio Ospitalek eta haren taldeak kontzertua emango dute, Ukrainako errefuxiatuen alde

Ihintza Elustondo 2022ko eka. 16a, 08:55
Peio Ospital musikaria.

Bihar izango da emanaldia, Loiolako basilikan, 19:45ean hasita. Loiolako Santutegiak antolatu du saioa. 

Peio Ospitalek eta haren taldeak kontzertua emango dute bihar, ostirala, Loiolako basilikan. Arnasa, hatsa, bizia izenburupean egingo dute saioa, Ukrainako errefuxiatuen alde. 19:45ean hasiko da kontzertua, eta doakoa izango da sarrera. Loiolako Santutegiak antolatu du emanaldia.