Gipuzkoako Bertso Idatzien Eskolarteko Urolako eta Urola Kostako sariak banatu dituzte gaur Basazabalen

Nerea Uranga 2022ko eka. 15a, 20:43
Gipuzkoako Eskolarteko Bertso Idatzien Txapelketako saridunak. (Argazkia: Gipuzkoako Ikastolen Elkartea)

Online egin zuten txapelketa, baina sariak aurrez aurreko saioan banatu dituzte gaur arratsaldean. Azpeitiko ekitaldian, Urola Kosta eta Urola bailaretako sariak eman dituzte.

Gipuzkoako Bertso Idatzien Eskolarteko Txapelketako Urola Kostako eta Urolako sariak banatu dituzte, gaur, Azpeitiko Basazabal jauregian. Online egin dute txapelketa, baina sariak aurrez aurreko saioarekin banatu dituzte. Aretoa jendez beteta egon da, eta lehen sarituek beraiek idatzitako bertsoak kantatu dituzte jendaurrean. Sariak banatzen hasi aurretik, Naia Arrizabalaga eta Mikel Iturrioz bertsolariek bertso saioa eskaini dute. Ondoren, Urolako eta Urola Kostako sariak banatu dituzte aurrez kantuan aritu diren bi bertsolariek eta Nekane Artola Gipuzkoako Ikastolen Elkarteko lehendakariak.

Urolakoen artetik honakoek jaso dute saria:

– 2010-2011 urteetan jalotakoen mailan, Amaia Gurrutxaga (Azpeitiko Ikastola Ikasberri) izan da lehen saritua, eta aipamena jaso dute Ane Arrietak (Azpeitiko Ikastola Ikasberri), Enara Etxanizek (Azkoitiko Floreaga salestar ikastetxea) eta Iraia Urrestillak (Azpeitiko Ikastola Ikasberri).

– 2008-2009 urteetan jaiotakoetan, lehen saria Eriet Zubizarretak (Floreaga salestar ikastetxea) irabazi du, eta bigarrena Irati Labakak (Azpeitiko Ikastola Ikasberri).

– 2004-2007 urteen artean jaiotakoen mailan lan bakarra aurkeztu da, eta hark jaso du lehen saria, Ane Arrizabalagak (Floreaga salestar ikastetxea).

Urola Kostatik honakoak izan dira sarituak:

– 2012-2013 urteetan jalotakoen mailan, lehen saria Ekhi Zalduak (Zarauzko Salbatore Mitxelena Ikastola) jaso du, eta aipamena jaso dutenak Beñat Zabaleta (Salbatore Mitxelena Ikastola), Nere Segurola (Zumaiako Herri Eskola) eta Ibai Munduate (Orioko Herri Ikastola) izan dira.

– 2010 eta 2011 urteetakoetan, lehen saria Malen Gurrutxagak (Orioko Herri Ikastola) irabazi du, eta aipamena jaso dute Unax Zalduak (Salbatore Mitxelena Ikastola), Uxoa Aranberrik (Zumaiako Herri Eskola) eta Andoni Aranberrik (Salbatore Mitxelena Ikastola).

– 2008 eta 2009 urte artekoetan, Ganix Minerrek jaso du lehen saria (Orioko Herri Ikastola), eta aipamena izan dute Oier Iruretagoienak (Orioko Herri Ikastola), Inhar Gastiainek (Orioko Herri Ikastola) eta Adei Urbitartek (Salbatore Mitxelena Ikastola).

– 2004-2007 urteetan jaiotakoetan, Arri Agirresarobe Alkobitak (Oriarte Institutua) eskuratu du sari nagusia, eta bigarrena Jakes Etxeberriak (Salbatore Mitxelena Ikastola).