Beroa bero, bizikleta martxa egin dute hainbat gaztetxok

Julene Frantzesena 2022ko eka. 16a, 08:02
Hainbat lagun anbulatorioaren parean, bizikleta martxa hasi berritan. (Azkoitiko Gurutze Gorria)

Iturritxiki eta Txiki Txoko ludotekek antolatuta, Azpeitia eta Urrestilla artean bizikleta irteera egin zuten hainbat lagunek atzo arratsaldean.

Giro beroa ez zen bizikletari uko egiteko aitzakia izan atzokoan hainbat gaztetxorentzat. Izan ere, herriko Iturritxiki eta Txiki Txoko ludotekek antolatuta, Azpeitia eta Urrestilla artean bizikleta irteera egin zuten hainbat lagunek atzo arratsaldean. 16:00etan atera ziren hainbat gaztetxo eta heldu bizikletaz, Urrestilla aldera, eta handik 19:00ak aldean itzuli ziren.