Gipuzkoako Herriarteko Txapelketa 2022

Azpeitiak eta Tolosak ostiralean Izarraitzen jokatuko dituzte Herriartekoaren finalerdietako itzulerako partidak

Azpeitiak eta Ataunek joan zen astean jokatutako partida bateko irudia.

Azpeitia 2 eta 1eko abantailarekin iritsiko da ostiraleko zitara. Hain zuzen ere, joanekoan lortutako emaitzarekin, esku-eskura du finalerako txartela. 22:00etan hasita jokatuko dituzte partidak, Izarraitz pilotalekuan.

Gipuzkoako Herriarteko Txapelketa hasi da bukaerara iristen. Izan ere, lehian jarraitzen duten lau taldeek asteburuan jokatuko dituzte finalerdietako itzulerako norgehiagokak. Azpeitia 2 eta 1eko abantailarekin iritsiko da ostiraleko zitara. Hain zuzen ere, joanekoan lortutako emaitzarekin, esku-eskura du finalerako txartela. Dena den, hiru partidak jokatu egin beharko dituzte Ilunpeko pilotariek, 22:00etan hasita, Izarraitz pilotalekuan.

Bigarren finalaurrekoa Hernani eta Oiartzun ari dira jokatzen. Joan zen asteburuan Hernani gailendu zen 2 eta 1, baina lehia irekita dago, eta beraz, ikusteko dago bi talde horietatik zeinek lortuko duen finalera sailkatzea. Finala ekainaren 25ean, larunbatez, izango da.

Hainbat partida

Bestalde, bihar, osteguna, 19:00etan hasita Errendimendu Txapelketako partidak jokatuko dituzte infantil mailako pilotariek Frontoi Txikian. Ostiralean ere izango da neurketarik; zehazki, 18:00etatik aurrera, bost neurketa jokatuko dituzte kadeteek, infantilek eta nagusiek. Horrez gain, Lau eta Erdiko Txapelketako partida bat ere izango da zapatuan, 10:30ean Izarraitzen.

Uztarriak hainbat berrikuntza egin ditu bai webgunean, bai aldizkarian, eta zuen sostengu ekonomikoa behar du aurrera egiteko. Euskaraz, kazetaritza egiten segituko dugu, zuzentasunez eta zehaztasunez, eta zuek bide horretan lagun izatea nahi dugu. Elkarren beharra dugu!


Izan zaitez Uztarriako bazkide