Loretoki klubeko kideek ikasturte amaierako erakustaldia egingo dute bihar

Ihintza Elustondo 2022ko eka. 15a, 10:30
Loretoki taldeko gimnastak, duela gutxi Irunen jokatutako txapelketa batean.

Gimnastika erritmikoko ikasleek ikasturtean zehar landutakoak eskainiko dituzte jendaurrean. Kiroldegian izango da saioa, 18:30ean hasita. 

Loretoki gimnastika erritmikoko klubak ikasturte amaierako erakustaldia egingo du bihar, osteguna. Kiroldegian izango da saioa, 18:30ean hasita, eta talde horretako gaztetxoek ikasturtean zehar ikasitakoak eskainiko dituzte jendaurrean.

Era berean, klubak jakinarazi du zabalik dagoela datorren ikasturterako izen ematea. Izena eman nahi dutenek igerilakura edo kiroldegira bertaratu behar dute, edo bestela azpeitia.gimnastika@hotmail.com helbidera idatz dezakete.