Ikasturtearen hondarrean, askotariko ekintzak ari dira egiten DBHko ikasleak

Julene Frantzesena 2022ko eka. 14a, 14:57

Atzo, esaterako, astronomia, kaleko dantza, serigrafia eta mugikorrarekin musika sortzeko tailerretan parte hartzeko aukera izan zuten, eta gaur herri kirolak egin dituzte Loiolan. Etzi, berriz, Urola ibaia garbituko dute.

Herriko hiru ikastetxeetako DBHko ikasleek hainbat ekintzatan parte hartzeko aukera izan dute egunotan. Ikasturtearen hondarrera iritsita, askotariko eskaintzez gozatu ahal izan dute horiek, Azpeitiko Udalak ikastetxeekin elkarlanean antolatu dituen egitasmoak tarteko.

Atzo, esaterako, astronomia, kaleko dantza, serigrafia eta mugikorrarekin musika sortzeko tailerretan parte hartzeko aukera izan zuten Dinamoa sormen gunean. Gainera, kontzertuez ere gozatu ahal izan zuten Sanagustin kulturgunean. Gaur, berriz, herri kirolak egin dituzte Loiolan, eta etzi, Urola ibaia garbituko dute.