Logo lehiaketa jarri du martxan Haujijijai batzordeak

Mailo Oiarzabal 2022ko eka. 14a, 09:00

Kamiseta berrien diseinuak gauzatzeko bi baldintza jarri ditu batzordeak: Haujiren irudiak agertu beharko du, eta "Berriz lehertzeko prest" leloak ere bai. Proposamenak ekainaren 28a baino lehen aurkeztu beharko dira.

Haujijai batzordeak logo lehiaketa jarri du martxan, aurtengo saninazioetarako kamiseta berriak atera behar dituelako. Kamiseta horien diseinua aukeratzeko lehiaketa abian da dagoeneko, eta herritarrek aurkez ditzakete proposamenak. Diseinuak gauzatzeko bi baldintza jarri ditu batzordeak: Haujiren irudiak agertu beharko du, eta "Berriz lehertzeko prest" leloak ere bai. Proposamenak ekainaren 28a baino lehen bidali beharko dira, haujijijai@gmail.com helbide elektronikora.

Bestalde, saninazioak antolatzeko laugarren bilera egingo du Haujijijaik bihar, 21:00etan, plazan.