Umeentzako ekintzak eginda, bukatu dira Nuarbeko festak

Mailo Oiarzabal 2022ko eka. 14a, 08:43

Umeentzako jolasak, tailerrak nahiz txokolatada egin zituzten atzo haurren gozamenerako, eta herritar ugari izan zen ekintza horietan parte hartzen. Iluntzean bukatu ziren jaiak, Lajaren eta Narbaizaren erromeriarekin.

Asteburuan bapo ibili ondoren, jaietako azken eguna izan zen atzo, astelehena, Nuarben, baina asteguna izanagatik, ez zen festa girorik falta izan auzoan. Izan ere, umeentzako jolasak, tailerrak nahiz txokolatada egin zituzten haurren gozamenerako, eta herritar ugari izan ziren ekintza horietan parte hartzen. Iluntzean, berriz, Lajarekin eta Narbaizarekin erromeria egin zuten.