Kokedama tailerra egingo dute igandean, Ekoetxean

Ihintza Elustondo 2022ko eka. 13a, 14:26
Kokedama bat egingo dute tailerrean parte hartzen dutenek. (Pixabay)

Bi saio izango dira, 8 urtetik gorakoei zuzenduta: bata 11:00etan, eta bestea 12:00etan. Plaza mugatuak direnez, ostiralera bitartean izena eman behar da. 

Kokedama tailerra egingo dute igandean, ekainak 19, Ekoetxean. Tailer horretan parte hartzen dutenek kokedama sortuko dute, antzinako japoniar teknika baliatuz. Bi saio izango dira: bata 11:00etan, eta bestea 12:00etan. 8 urtetik gorakoei zuzendutako saioak izango dira. Plaza mugatuak direnez, ostiralera bitartean –ekainak 17– izena eman behar da, 943-81 24 48 telefonora deituta.