Bihar arte eman ahal izango da izena ludotekek asteazkenerako antolatu duten bizikleta irteeran

Haurrek arduradun batekin parte hartu beharko dute ekintzan. Parte hartzaileek 644 072 631 telefono zenbakira Whatsapp mezu bat bidali beharko dute izena emateko. Asteazkenean Oktogonoaren parean elkartuko dira herritarrak bizikletaz Urrestillara joateko.

Iturritxiki eta Txiki Txoko ludotekek Urrestillara bizikleta irteera antolatu dute asteazkenerako, eta Gazteria Zerbitzuak azaldu duenez, oraindik eman daiteke txangorako izena.

Haurrek arduradun batekin parte hartu beharko dute ekintzan; hain zuzen ere, lau haurreko heldu batek ere bizikleta martxa egin beharko du. Bihar, asteartea, itxiko dute izena emateko epea, eta interesatuek, 644 072 631 telefono zenbakira Whatsapp mezu bat bidali beharko dute, haurraren izena, adina eta arduradunaren izena zehaztuta.

Asteazkenean Oktogonoaren edo Perretxiko bezala ezagutzen den eraikinaren paretik aterako dira parte hartzaileak, 16:00etan. Urrestilla joango dira handik, eta 19:00etarako itzuliko dira leku berera.

Uztarriak hainbat berrikuntza egin ditu bai webgunean, bai aldizkarian, eta zuen sostengu ekonomikoa behar du aurrera egiteko. Euskaraz, kazetaritza egiten segituko dugu, zuzentasunez eta zehaztasunez, eta zuek bide horretan lagun izatea nahi dugu. Elkarren beharra dugu!


Izan zaitez Uztarriako bazkide