Betis izan da asteburuan jokatutako Domusa Teknik Azpeitia Cupeko txapelduna

Nerea Uranga 2022ko eka. 12a, 20:04
Betisek irabazi du 2011koen futbol txapelketa.

2011. urtean jaiotako mutilen Domusa Teknik Azpeitia Cup futbol txapelketa jokatu da asteburuan Garmendipen, eta 36 taldek parte hartu dute. Gaur jokatu dira ligako eta kopako finalak.

Domusa Teknik Azpeitia Cupeko 2011. urtean jaiotako mutilen futbol txapelketa jokatu da ostiraletik gaur eguerdira bitartean Garmendipeko futbol zelaietan. Guztira, 36 taldek parte hartu dute. Txapelketaren ligako eta kopako finalak gaur eguerdian jokatu dira. Betis izan da ligako txapelduna Celtari 2 eta 1 irabazita. Kopako finala, berriz, Athletic eta Antiguokoren artean jokatu dute, eta Bizkaiko taldeak irabazi du 3 eta 0 eginda. Jokalari onenaren saria Tiago Polo (Betis) eman diote, eta atezain onenarena Raul Pozosi (Celta). Afizio onenaren saria Betiseko jarraitzaileek jaso dute.

Datozen bi asteburuetan Domusa Teknik Azpeitia Cupeko beste bi futbol txapelketa jokatuko dira.