Festetan murgilduta jarraitzen dute nuarbetarrek

Onintza Lete Arrieta 2022ko eka. 12a, 17:47

Atzo herri afaria, poteoa eta sokamuturra izan bazituzten Trinitate jaiei hasiera emateko, gaur areto dantzen emanaldiekin hasi dute eguna, eta arratsaldean puzgarriak egon dira pilotalekuan auzoko txikienen gozagarri. 18:00etan da hastekoa Tomasen abenturak ikuskizuna, eta horren ostean Izer eta Alabierren trikiti doinuek alaituko dute Nuarbeko giroa.

Bihar, astelehena, amaituko dituzte festak. Arratsalde partean ume jolasak, tailerrak nahiz txokolatada egingo dituzte 17:30ean hasita, eta iluntzean, berriz, erromeria izango da Laja eta Narbaizarekin, aurtengo jaiei amaiera alaia emateko.