Ehun jubilatu inguruk parte hartu dute Xoxoteko irteeran

Nerea Uranga 2022ko eka. 11a, 19:44

Baigera Azpeitiko jubilatuen elkarteak Xoxoterako irteera egin du gaur, Azpeitiko Udalak lagunduta.

Baigera Azpeitiko jubilatuen elkarteak Azpeitiko Udalaren laguntzarekin antolatutako Xoxoterako irteeran ehun lagun inguruk parte hartu dute. Herriko plazan elkartu dira 10:30ean, eta autoz igo dira Xoxotera. Han meza izan dute 11:30ean, eta segidan, Xoxoteko aterpetxearen aurrean hamaiketakoa egin dute.