Hasi dute Garmendipen 2011n jaiotakoen Azpeitia Cup futbol txapelketa

Nerea Uranga 2022ko eka. 10a, 19:22

Asteburu honetan, gaur hasi eta igandera bitartean, Domusa Teknik Azpeitia Cup futbol txapelketako 2011. urtean jaiotakoen lehiaketa jokatuko da Garmendipen. 36 taldek parte hartuko dute.

Domusa Teknik Azpeitia Cupeko 2011. urtean jaiotakoen futbol txapelketa hasi da gaur Garmendipe futbol zelaian. Igandera bitartean 36 taldek parte hartuko dute, eta horien artean, besteak beste, Espainiako Ligako hemezortzi talde ari dira. Iazko abenduan jokatu zuten txapelketa horretako aurrefasea, eta orduan, lau taldek eskuratu zuten txapelketan parte hartzeko txartela: Comillasek, Beti Onak, Antiguokok eta Basaurik, hain zuzen ere. Talde horiek ere lehiatuko dute asteburu honetan.

Bi urteko etenaren ostean, aurten Domusa Teknik Azpeitia Cupeko hiru futbol txapelketa jokatuko dira. Hil honetako hiru asteburutan izango dira.